Errefuxiatuen esplotazioaren aurkako giza-katea iruditan

Maialen Zuazubiskar 2016ko aza. 19a, 14:06

Zara eta Mango esplotatzaileak lelopean errefuxiatuen aldeko giza-katea egin dute gaur, eguerdian, Durangon. 

Azaroaren 20a, bihar, Haurren Eskubideen Aldeko Nazioarteko eguna dela kontutan hartuta, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kideek adingabe errefuxiatuen egoera salatu dute Durangon. Gainera, multinazionalei langileen eta haurren esplotazioarekin bukatzeko eskatu diete, eta gobernuei horien aurkako neurriak har ditzaztela adierazi diete. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!