Merkatal azokak arautzea eskatu du Dendak Baik

Anboto 2016ko aza. 18a, 11:50

Dendak Bai Merkatari Elkarteko kideak merkatal azokekin kezkatuta, azoka hauen arautzea eskatu du.

Durangoko Dendak Bai Merkatari Elkarteak jakinarazi duenez Landako Gunean gero eta sarriago egiten dituzten merkatal azokekin kezkatuta daude herriko merkatariak. Elkarteak eskualdetik kanpo datozen saltokiek ez dituztela behar diren betebeharrak betetzen salatu du. Beraz, Dendak Bai Merkatari Elkarteko kideek azoka hauek arautzeko eskatu dute bidezko lehia bat izateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!