Datuak jaso
Etxeetako birziklapenaren inguruan galdetuko dute berriemaileek, informazioa emateaz aparte. Horrela, Durangoko birziklapenaren inguruko datuak jaso ahalko ditu udalak. Azaroaren 17ra bitartean eman ahalko da izena, Lanbiden. Lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten sektoreei begira sustatu dute plana.
Elorriotik eskualdera
Bestalde, Elorrioko Udalak 138.000 euroko diru-laguntza jaso du. Sei beharginek espazio publikoen eta kaleko altzarien mantenuan jardungo dute; beste batek eskualdeko Turismo Plana eguneratu eta Elorrioko bisita turistikoen programa antolatuko du; beste batek nekazaritza- produktuak sustatuko ditu.
Bestalde, beste herrietarako zazpi diru-laguntza eskainiko dituzte, langabeak kontratatzeko. Hilaren 30ean amaituko da eskariak aurkezteko epea.