Durangok klima aldaketaren aurka martxan jarritako ekimenak Marrakechen aurkeztu dituzte

Anboto 2016ko aza. 15a, 10:38

Klimari buruzko Goi Bilera burutu dute asteburuan Marrakechen, eta Eusko Jaurlaritzak parte hartu du. Tartean, Durangoko adibideak ipini dituzte hemengo garapenaren berri emateko.

Udalak oharra bidali du esanez bilera horretan "eredu" izan dela Durangoko lana. 2009an aldaketa klimatikoari aurre egiteko ordenantza onartu zuen, eta ildo hori garatzeko programa bat ere lantzen du. 2020ra begira, energia berriztagarriak gehitzea eta motorrik bako mugikortasunaren alde lan egitea dira zehaztutako lerroetako batzuk.

Iaz, nazioarteko Compact of Mayors topaketan saria jaso zuen Durangok.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!