San Fausto auzoaren 60. urtemuga ospatuko dute

Markel Onaindia 2016ko aza. 11a, 10:10

Argazkia: Kepa Aginako

Biharkoa egun berezia izango da Durangoko San Fausto auzoan. Izan ere, auzoaren sorreratik 60 urte pasatu dira, eta efemeride hori dela-eta, ospakizuna egingo dute auzotarrek. Industrializazioaren eraginez kanpotik lanera etorri zirenentzat eraiki zen auzoa.

Gure San Fausto Berria elkarteak eta San Fausto zentro sozialak antolatu dute egitaraua. 12:00etan omenaldia egingo diete nagusiei; hain zuzen ere, auzoko lehen belaunaldiei. Gero, poteoan irtengo dira, eta 14:30ean bazkaria edukiko dute, pilotalekuan. Burduntzian eginiko bildotsa dastatu ahalko dute auzotarrek. Gero, trikitixak lagunduta pasatuko dute arratsaldea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!