Adimen desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko bolondresak behar ditu Gorabidek

Anboto 2016ko aza. 8a, 13:18

Argazkia: Facebook Gorabide

Adimen desgaitasuna duten 40 eta 50 urte bitarteko pertsonei laguntzeko, bolondresen bila dabil, Gorabide, Durangon.

Laguntza hauek, adimen desgaitasuna duten pertsonen denbora librean izaten direla jakinarazi du Gorabidek, zehazki, eguazten eta zapatu arratsaldetan. Hala ere, eguen eta barikuetan ere izan daitekela adierazi dute. Ordutegiari dagokionez, astean zehar, 18:00etatik 20:00etara izango litzatekela jakinarazi dute eta asteburuan 16:00etatik 20:00etara.

Gainera, lagundu gura duenak ikastaroak jaso ahalko ditu. Bestalde, Gorabideko kideek eskerrak eman gura izan nahi dizkiete beraiekin lanean dabiltzan 38 bolondresei. Hauei esker lortzen baitute adimen desgaitasuna duten pertsonek beraien denbora librean ondo pasatzea.

Izena eman gura duenak, 94 443 12 10 telefono zenbakira deitu edo tiempolibre@gorabide.com helbidera idatzi egin dezake.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!