Krisi sasoian bizitako migrazioei buruz berba egingo dute Aniztasunaren Eskolan

Anboto 2016ko aza. 7a, 12:25

Argazkia: EFE

Bihar, azaroak 8, izango da saioa Durangoko Elkartegian, 18:30ean. Arkaitz Fullaondo ikerlariak emango du berbaldia.

Kultur aniztasuna sustatzeko ekimena da Aniztasunaren Eskola, eta horren baitan antolatu dute krisi sasoiko migrazioei buruzko hitzaldia. Horrez gainera, etorkinei hizkuntzaren bidez gizarteratzen laguntzeko Hitz Egidazu programa ere antolatzen du udalak, eta lan boluntario horretan diharduten durangarrei baliabideak eskaintzea gura dute berbaldiagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!