Auto gidari batek ume bi harrapatu zituen joan zen barikuan San Agustineko zebrabidean

Anboto 2016ko aza. 3a, 12:24

80 urteko gidariak despiste bat eduki zuela uste du udaltzaingoak. Ume bat ondo dago, eta besteak hanka bat lotuta dauka. Biak 9 urtekoak dira.

Gidaria galtzareta kaletik zetorren 08:30ean, eta ezkerretara hartzeko stopa egin zuen. Gero, aurrera egitean, ez zen konturatu gertu San Agustinalden dagoen zebrabidean ume bi zeudela.

Honegaz, dagoeneko aurtengo hamahirugarren harrapaketa da. EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak kezka agertu zuten istripuengatik, eta azterketa baten beharra aldarrikatu zuten osoko bilkuran.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!