Errefuxiatuen alde Mango dendan egindako pintadak garbitu dituzte

Anboto 2016ko urr. 29a, 13:24

Goienkalen Mangok duen dendaren irudi bat, pintadak garbituta

Errefuxiatuen aldeko pintadak egin dituzte Durangoko Goienkalen Mangok duen arropa dendan. 'Mango Go Home' eta 'Errefuxiatuak ongi etorri' egon da idatzita dendaren erakusleihoan. Garbitu dituzte dagoeneko pintada horiek.

BBC telebista kate britaniarrak joan zen astean kaleratu zuenez, Europako arropa denda ezagunetako batzuen hornitzaileek Siriako errefuxiatuak dituzte lanean Turkiako lantegietan. Horien artean daude Mango eta Zara kate espainiarrak. Baita Marks&Spencer eta Asos britainiarrak ere.

Telebista kate horrek egindako ikerketaren arabera, "Siriako errefuxiatu hauei 12 orduko lanaldiak eginarazten dizkiete, askotan, beharrezko segurtasun neurriak izan gabe, gainera".

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!