Jaietan zehar herria garbi edukitzeko, 35 behargin ibili dira lanean. 35.600 kilo hondakin jaso dituzte, iaz baino %16 gutxiago.
Bestalde, udalak "esker ona" adierazi gura izan die jaietako egitarauan parte hartu duten 38 elkarteei. Ekintza gastronomikoetako partaidetza "asko handitu" dela dio udalak. Marmitako lehiaketan 117 talde aurkeztu ziren, eta tortilletan 74. Mozorro egunari dagokionez, desfilean 12 kuadrillak parte hartu zuten.