Arandoño Torre, Durangoko katuen jantokia

Anboto 2016ko urr. 28a, 13:35

Ehunka sardina buru, saltxitxa hondarrak, hezurrak... denetik aurkitu daiteke behinola Txorizoro diskoteka ezaguna egon zen orubean, Arandoño Torre kalean. Katuek gustura pasiatzen dute orain porlan gainetik. Jendeak animalia hauei janaria botatzen diela-eta, auzokideak kexu dira. Janaria desegiterakoan sortzen den usaina "jasangaitza" dela diote. Gune hau Durangoko katuen jantoki bilakatu da.

Auzokideek udalaren utzikeria ere kritikatu dute.  Udalera jo dutela diote, baina orubea partikularra denez ezin dutela ezer egin erantzun dietela.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!