Gaiaren harira, EH Bilduk mozioa aurkeztu zuen atzo –Herriaren Eskubideak soilik babestu zuen–. Dani Maezturen ustez Aldundiaren akatsa izan da: “Batzuek lana txarto egin dute, eta orain herritarrek ordaindu behar. Akatsa egin duenak erantzukizuna onar dezala”. Falta den diruaren erdia Aldundiak bere gain hartzea proposatu zuen Maeztuk. Udal aurrekontuan “murrizketak” ekarriko dituela esan zuen.
Arrisku konpartitua
Aitziber Irigoras alkateak (EAJ) azaldu zuen Udalkutxan arrisku sistema konpartitua dutela Aldundiagaz, eta horregatik bueltatu behar dela dirua, araua bete behar delako. “Inor ez zen kexatzen 3 milioi euro bueltatzen zizkigutenean”. Jorge Varelaren (HE) iritziz, “hauteskunde urte batean aurrekontuak puzteko aitzaki bat” izan zitekeen gehiegizko aurreikuspena. “Diru bilketa txarto zihoala abisatuta geunden”. Pilar Ríos (PSE-EE) hausnarketa beharragaz ados agertu zen, baina ez EH Bilduren planteamenduagaz. Fran Garatek akatsa egon dela esan zuen, baina abstenitu egin zen.
DURANGALDEAN BUELTATU BEHARREKOA Durango: 1,3 milioi euro Zornotza: 855.000 euro Abadiño: 363.000 euro Elorrio: 339.000 euro Berriz: 232.000 euro Iurreta: 181.000 euro Zaldibar: 147.000 euro Atxondo: 69.000 euro Otxandio: 66.000 euro Mañaria: 33.000 euro Mallabia: 65.000 euro Garai: 20.000 euro Izurtza: 16.000 euro |