36 urteko gizona ospitalera, zebrabide batean auto batek harrapatu eta gero

Anboto 2016ko urriaren 21a

Durangoko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Larrasoloeta kalea eta Zehardamendi kalea batzen dituen zebra bidean, auto batek oinezko bat harrapatu du 13:30 aldera. Zauritua 36 urteko gizonezko bat da. Hankan zituen zauriak direla-eta, Galdakaoko ospitalera eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!