Botila bategaz buruan kolpatu eta larri zauritu dute gizon bat

Anboto 2016ko urr. 15a, 15:19

Gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, gaur, beste gizon bat buruan botila batekin kolpatu eta larri zauritu ostean.

Gertatutakoa ikertzen dihardu poliziak, baina azaldu duenez, beste pertsona batzuekin eztabaidan zebilen atxilotua, eta Kalebarritik oinez zihoan gizonezkoari jo dio botila bategaz buruan.

Hasiera batean Durangoko anbulategian artatu dure zauritua, baina Galdakaoko ospitalera eraman dute gero.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!