Hezitzaileen lan-poltsa zabaldu du Berbarok

Anboto 2016ko urr. 10a, 12:00

Berbaro euskara elkarteak hezitzaileen lan-poltsa zabaldu du, aisialdian eskaintzen dituen zerbitzuei erantzuteko asmoz. Elkarteko kideek azaldu dute poltsa zabaltzeko beharra ikusi dutela, esku artean dituzten zerbitzuei aurre egiteko zein etorkizunean sortu ahal direnei erantzuteko.

Urte osoan zehar, euskarazko aisialdian lan oparoa egiten du Berbarok, ume eta gazteei begira. Gabonetako tailerrak, udalekuak, egun bakarreko ekitaldiak... Interesa dutenek galdetegi bat bete behar dute www.berbaro.eus webgunean, eta gero, curriculuma bidali gazteak@berbaro.eus helbidera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!