Orkatz Beitiak irabazi du Durango Kirol Taldearen erronka, Ezkurdin

Anboto 2016ko urr. 9a, 12:04
Argazkia: DKT

Durango Kirol Taldeko korrikalari edo entrenatzaileen aurka ehun metro eskas dituen zuzengunean irabaztea izan zen, atzo arratsaldean, Ezkurdiko plazan egindako erronkaren helburua. Irabazleak 500 euroko saria eskuratzeko aukera zuen. Orkatz Beitia DKTko entrenatzailearen aurka lehiatu zen Mikel Carraskal Abadiñoko futbol taldeko kidea. Ahalegina egin arren, Beitiak garaipena eskuratu zuen. 

Hirugarren urtez jarraian, DKTk Atletismo Eguna antolatu zuen atzo, Durangoko San Fausto jaien barruan. Ekimenaren barruan erronka bitxiak antolatu ohi dituzte eta aurten ere horrela izan da. Oraingon Durangoko kirolariei bota zieten erronka. Ezkurdiko plaza jendez bete zen finalean Carrascal eta Beitiaren lehia ikusteko. Baina, Durango Kirol Taldeko Beitiak atletismoan aditua eta aritua dela erakutsi zuen Carraskal futbolariaren aurrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!