Galdeketaren aldeko sinadura bilketa abiatu du Gure Esku Dagok

Anboto 2016ko urr. 8a, 11:13

Sinadura bilketa Gure Esku Dagoko mahaietan egingo dute. Ostegun arratsaldetan eta larunbat goizetan Andra Mariko arkupean mahaia jarriko dute, urte amaiera arte. Joan zen ostegunean, sinadura bilketaren lehenengo egunean, 100 sinadura batu zituztela azaldu dute ekimenaren bultzatzaileek. Gaur, 12:00etatik 14:00etara jarriko dute hitzordua.

Eguenean abitu zuen Durangoko Gure Esku Dagok galdeketaren aldeko sinadura bilketa. Azaldu dutenez, "Durangaldean 2017an egingo den estatus politikoaren inguruko herri galdeketak hainbat pauso eskatzen ditu eta horietako bat herritarren sinadurak biltzea da, haien atxikimendua erakusteko. Ekainean aurkeztutako adierazpena oinarri hartuta, Durangoko herritarrei galdetzen diegu ea bat egiten duten Euskal Herriaren egituraketa politikoaz 2017an egingo den herri galdeketarekin".

Helburua da gutxienez Durangarren %5ak sinadura ematea (1.500 sinadura inguru). "Dena dela Durangoko taldeak hortik gora bildu nahiko lituzke, ahalik eta babes eta bultzada handiera lortzeko. Sinadura bilketak berme juridiko guztiak ditu, Datuen Babeserako legeari jarraituz antolatu da eta".

Ostegunetan eta larunbatetan Andra Mariko elizpean

Sinadura bilketa Gure Esku Dagoko mahaietan egingo dute. Ostegun arratsaldetan eta larunbat goizetan Andra Mariko elizpean egongo dira, urte amaiera arte. Sinadura emateaz gain, nahi izanez gero, bazkidetza ere egin ahal izango dela aurreratu dute. "Durangoko Gure Esku Dagok herritarrak animatzen ditugu sinadura ematera gerturatu daitezen, herri galdeketa egitea, eta batez ere herri honen etorkizuna erabakitzea  denon erronka delako".

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!