Yolanda Alzolak aurkeztutako desfilean udazken-negu honetarako Durangaldeko 22 saltokiren arropa eta osagarrien proposamenak aurkeztu zituzten. Antolatzaileek azaldu dutenez, 38 modelo profesional eta ez profesional batu ziren desfile honetan. Modelo ez profesionalei dagokienez, 70 pertsona inguruk parte hartu zuten casting batean hautatuak izan ziren. Beraz, modaren mundua gustuko duten gazteek egun batez desfile batean parte hartzeko aukera izan zuten joan zen ostiraleko desfilean. Profesionalak ez izan arren, serio hartu zuten desfilea. "Euren inplikazioa ere benetan eskertzekoa da", diote Dendak Baiko arduradunek. Balorazio orokorra "oso positiboa" dela nabarmendu dute desfilearen antolatzaileek.
Ekitaldia Dendak Bai merkatari elkarteak antolatu zuen, Thinking Producciones eta Starlan enpresen laguntzarekin, eta Durangoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak babestuta.