EAJ eta PSE-EEren aurrekontuaren bozketan abstenitu egin zen EH Bildu, koalizioak egindako auzo batzarretan eta partaidetza foroetan jasotako hainbat ideia proposamenean onartu zituztelako. Julene Azpeitia haurreskolako parkea zen horietako bat.
Gurasoak zoriondu eta eskertu ditu koalizioak prentsa ohar bidez: "Gure jardunak balio badu, jende guzti horrek egiten duen lan eskergagatik da: Julene Azpeitiako irakasle eta gurasoak, auzo asanbladetara etortzen diren herritarrak…".