Apirilean manifestazio bategaz aldarrikatu zuten gazteen etxebizitza eskubidea. Gaur egun, gurasoen etxetik irteteko zailtasunak dituztela esan zuten, asko langabezian edo lan prekarioekin egoteagatik. Udalak alokairu programa bat ipini zuen martxan, baina gazteek ez zuten begi onez ikusi, ezarritako gutxieneko errentara –12.000 euro– heltzen ez direla iritzita.