Mendizale durangar bat hil da Aragoiko Pirinioan

Anboto 2016ko urr. 2a, 12:24

Posets mendi-tontorra igotzen zebilela jasotako istripu baten ondorioz hil zen atzo arratsaldean. 48 urte zituen. (Bideoa: Guardia Zibileko prentsa bulegoa)

Atzo arratsaldean 48 urteko durangar bat hil zen Aragoiko Pirinioan, Posets tontorrera heldu nahian zebilela, 200 metrotan erori eta traumatismo anitz larriak jasan ostean. Beragaz zihoan mendizale bat izan zen istripuaren abisua eman zuena 17:30 inguruan, mendi istripuetara bideratutako 062 telefonoan. Mendi erreskateen GREIM taldeko Benasqueko unitatea (Guardia Zibileko unitate bereziak) eta Huescako Aire Unitatea bertaratu ziren, besteak beste, baina heriotza egiaztatu besterik ezin izan zuten egin.

Han zeudela Vallibierna (Benasque) inguruan beste istripu baten berri izan zuten. Gauak erreskatea zaildu ez zezan, gorpua ebakuatua izateko toki egokira eraman eta Vallibiernarantz abiatu ziren orkatilan min hartutako persona bati laguntzera. Erreskate hori amaitzean Posets-era itzuli eta gorpua aerountzi batean atera zuten, Benasqueko heliogunera lehenengo eta gorputegira ondoren autopsia egin ziezaioten, Guardia Zibileko prentsa eta komunikaziorako bulegoak informatu duenez.

Posets Pirinioetako bigarren gailurrik garaiena da (3.375 metro) Anetoren atzetik. "Ez da bereziki tontor edo gune arriskutsua" adierazi dute Guardia Zibileko iturriek, "baina garaiera handiko gune denek bezala teknika eta jakintza bat izatea eskatzen du". Gune hartan istripuak gertatu ohi direla azaldu dute.

 

Aragoiko Pirineoetan Posets ingurua (Argazkia: Guardia Zibileko prentsa eta komunikaziorako bulegoa)

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!