Indarkeria sexistaren aurkako herri akordioa sinatuko dute gaur Durangon

Anboto 2016ko ira. 30a, 09:45

Durangoko erakundeek, kirol, kultura eta gizarte arloko elkarteek, tabernariek, merkatariek, elkarte feministek eta norbanakoek parte hartuko dute gaur, udaletxe plazan 13:15ean egingo den ekitaldian. Udalak akordioagaz bat egiteko deia egin die herritarrei, San Fausto jaiak hasteko aste eta erdi falta direnean.

Pertsona, elkarte eta erakunde guztiak eraso sexisten prebentzioan kontzientziatzea eta inplikatzea da akordioaren helburua, ekitaldiaren iragarpenean udalak esan duenez. "Herritarrak dira akordio honen ardatz nagusi eta horregatik eskatzen da beraien babesa".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!