Txosna Batzordea: “Udaletxetik trabak besterik ez ditugu jasotzen”

Anboto 2016ko ira. 29a, 19:25

Txosnetako egitaraua aurkeztu berri dute. Ekitaldien berri emateaz gainera, udalaren jarreragaz kritiko azaldu dira. Egitarauari dagokionez, Egun Morea eta Durangoko musika taldeen maratoia dira aurtengo nobedadeetako bi.

Durangoko Udalaren partetik “trabak besterik ez ditugu jasotzen “, salatu dute. Esaterako ohikoak diren urteroko tramiteetan; horiek kudeatzerako garaian “atzerapen eta zailtasun asko ditugu” eta “dagoeneko erraztuta egin beharko lukeen prozesua dela deritzogu”. Beste hainbeste azpiegiturekin: “Herriarena dena elkarbanatu beharrean, trabak baino ez dizkigute jarri”.

Txosnen kokapena dela eta udalagaz izandako “tira-bira eta komunikazio faltaren” aurrean egoera bideratzeko zabaldutako negoziazioa “geldirik” dagoela kritikatu dute: “Azpimarratu nahiko genuke udalak oraindik ez duela ezer esan, ezer egin”.

Egitarau trinkoa

“Herritik eta herriarentzat eta eragile zein kide guztien parte hartzeagaz” landu duten egitaraua dela azaldu dute. Musika taldeen maratoia azpimarratu dute: “Aurtengo jaietan herriko musika taldeen presentzia bermatu gura izan dugu”. Urriaren 12an, 17:30etik aurrera, honako taldeen zuzenekoak ikusi ahalko dira: Clown, The Van, K-Anormales, Putos Bastardos, Hora 13, Kohatu, Dark Hellon, Saliva Rock N Roll eta Azken Aukera. Egun Morea, paella lehiaketa, elkartasun eguna, umeen eguna, erreka jaitsiera, tortilla txapelketa, gazte eguna eta mozorro eguna dira txosnagunean antolatuko diren beste ekitaldietako batzuk.

Eraso sexisten kontrako protokoloa

Txosna Batzordeak, Mugimendu Feministarekin elkarlanean, eraso sexisten aurkako protokolo bat garatu du. Batez ere prebentzioan egingo dute ahalegina; eraso sexistei erantzuna emateko pausoak ere jasotzen ditu protokoloak: “Oso argi utzi nahi dugu txosnagunean ez dela inongo eraso sexistarik onartuko”.


EGITARAUA: URRIAK 11, MARTITZENA

- 20:30; Kalejira Andra Maritik Tukatukadarekin.

- 21:00; Txupinazoa txosnagunean.

- 22:00; Mockers, Sermond's eta Nevadah.

URRIAK 12, EGUAZTENA

- 11:00; Umeentzako tailerrak.

- 13:30; Oilasko errea Santa Anan (euria bada Andra Marin).

- 20:00; Kalejira Swing: Mecanicos del Swing-en eskutik.

- 17:30: Herriko musika taldeen maratoia: Clown, The Van, K-Anormales, Putos Bastardos, Hora 13, Kohatu, Dark Hellon, Saliva Rock N Roll eta Azken Aukera.

URRIAK 13, EGUENA

- 11:00; Paella lehiaketa.

- 14:00; Sari banaketa.

- 17:00; Erreka jaitsiera eta Elektrotxaranga.

URRIAK 14, BARIKUA (EGUN MOREA)

- 20:00; Poteo Bailongo feminista eta luntxa.

- 22:00; Vinagre de Moderna, Perlata eta DJ Map-H

URRIAK 15, ZAPATUA (GAZTE EGUNA)

- 13:30; Kamiseta banaketa.

- 14:30; Harrera eta bazkaria. Ondoren ekitaldia.

- 16:30; Olinpiadak.

- 18:30; Sakatu elektrotxaranga.

- 22:00; Tooth, Estricalla eta Inoren Ero Ni.

URRIAK 21, BARIKUA

- 18:00; Tostilla txapelketa.

- 20:00; Sari banaketa.

- 22:00; Morgan, Bullitt eta Yellow Big Machine.

URRIAK 22, ZAPATUA (ELKARTASUN ETA MOZORRO EGUNA: ETORKIZUNA)

- 11:00; Umeen puzgarriak Santa Anan.

- 14:30; Elkartasun bazkaria.

- 18:00; Elektrotxufla.

- 20:30ean; Ekitaldia.

- 23:00; Luhartz.

URRIAK 23, DOMEKA

- 18:00; Lumi.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!