Hauteskundetako emaitzekin pozik agertu dira EAJko kideak

Anboto 2016ko ira. 29a, 12:20

Urriaren 25eko hauteskundeen ondoren,  EAJ-ko kideek balorazioa egin, eta eskerrak eman dizkiete herritarrei beraiengan konfiantza izateagatik.

Alderdiko kideek "oso harro" daudela jakitera eman dute, bai Durangon zein Euskadi mailan lortutako emaitzengatik. Gainera, hemendik aurrera, EAJ-k hauteskunde kanpainan hartutako konpromisoak aurrera eramateko ahalegina egingo dutela adierazi dute. "Durangarrek emandako konfiantzak indarra ematen digu gure herriaren eta herrian bizi direnen alde borroka egiteko. Beraz, harturiko konpromiso guztiak betetzeko ahalegina egingo dugu".

Bestalde, "apaltasuna, errealitatea, egia eta lana" eskaintzen jarraituko dutela adierazi dute EAJko kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!