Auto baten motorrak su hartu hartu Durangon

Anboto 2016ko ira. 28a, 16:46

Juan Antonio Abasolo kalean gertatu da. Suhiltzaileak bertaratu direnerako sua itzalita zegoen.

Gaur, 13:30 inguruan, auto baten aurrealdeak, motor inguruan, su hartu du Durangoko Juan Antonio Abasolo kalean. Suhiltzaileei abisua eman diete, baina eurak heldu aurretik itzali dute sua itzalgailu batekin. Suhiltzaileen lana, bertaratu direnean, sua erabat itzalita zegoela segurtatzea izan da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!