Furgoneta batek gazte bat jo du Durangon zebrabidea gurutzatzen zebilela

Anboto 2016ko ira. 28a, 16:22

Fray Juan de Zumarraga kalean gertatu da. Ertzaintzaren arabera gazteak ez du zauri larririk.

Gaur, 15:00 inguruan, furgoneta batek 16 urteko gazte bat jo du Durangon, Fray Juan de Zumarraga kaleko zebrabide bat gurutzatzen zebilela. Ertzaintzaren arabera gazteak ez du zauri larririk izan, hankan hartu du mina eta ospitalera eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!