"Ezinezkoa da, lehen lez, izen handiko musika taldeak ekartzea"

Anboto 2016ko ira. 27a, 19:10

Konturatu orduko pasa da urtea, eta hemen bertan daude San Fausto jaiak. Urriaren 12an hasiko dira jaiak –11n izango da Pinondon kokatuko den Txosnaguneko txupinazoa–. Egitarauan ez dago izen handiko musika talderik, eta herriko taldeei egin gura izan diete lekua.

Egitarauan ez dago izen handiko musika talderik, eta Ocejak azaldu du aurrekontuak ez duela hori ahalbidetzen: "Ezinezkoa da, lehen lez, izen handiko musika taldeak ekartzea".  The Uski’s da talde esanguratsuena. Udalak 226.000 euroko aurrekontua gorde du jaiak antolatzeko; bertan sartzen dira ekintzak, azpiegiturak edota pertsonal gastuak. Iker Oceja zinegotziak azaldu du duela bost bat urte aurrekontua bajatu zutela, eta geroztik mantendu egin dutela. Aurten, herriko talde kulturalei lekua egitea izan da euren apustua. Ganso&Cía antzerki taldea, edota Luhartz, Sugarri, Dj Goikolea eta 11 Ikusteko Jaioak musika taldeak dira horren adibide.

Bestalde, barrakak eta zezen plaza Faustebidea kalean egongo dira. Zezenak Dirari dagokionez, bost egunetan burutuko da, eta horretarako, "esfortzu ekonomikoa" egin dutela esan dute arduradunek. Umeei begirako egun bat prestatu dute, eta Ingurumenaren Egunagaz amaituko dira jaiak urriaren 23an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!