Abarrak AEK euskaltegiak egoitza berria inauguratu du Santanosten

Anboto 2016ko ira. 23a, 16:59

Pinondoko etxea utzi, eta Santanosten etapa berri bat hasiko du Abarrak AEK euskaltegiak. Atzo egin zuten egoitzaren inaugurazioa, herritar eta sortzaile ugarik lagunduta. Unai Iturriaga eta Igor Elortzaren bertsoekin eta Kriskitineko Ixone Aroma eta Aritz Lasargurenen dantzekin bataiatu zuten lokala, besteak beste. Bertan izan zen ere Mertxe Mujika AEK-ko koordinatzaile nagusia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!