Sardinada eta paella lehiaketa Goienkaleko jaietan

Anboto 2016ko ira. 23a, 10:31

Jaietan bete-betean sartuta daude Goienkalen. Izan ere, atzo jaurti zuten jaien hasierako txupinazoa, eta domekara bitartean ekitaldi ugari garatuko dituzte. Besteak beste, sardinada eta paella lehiaketa egingo dituzte bihar eguerdian.

Gaur, barikua, dantza ikuskizuna eskainiko dute lehenik, 19:00etatik aurrera. 20:00etan, Sugarri fanfarreagaz poteoa egingo dute, eta gauerako Oihan Vega musika-jartzailea programatu dute.

Bihar izango da egunik handienetakoa. Sardinada 13:00etarako prestatuko dute, eta 15:00etan paellak aurkeztuko dituzte. Arratsaldean, igel eta karta lehiaketen txanda izango da; jai giroak gauez jarraituko du.

Zunba solidarioa
Domekan udal bandak kontzertua eskainiko du, 13:00etan, eta handik ordu erdira tortilla txapelketari ekingo diote. 17:00etan Angelman sindromedunen aldeko zunba solidarioan parte hartuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!