Koalizioak kontatu duenez, ETSk (Eusko Jaurlaritzaren enpresa) 4,2 milioi zor dizkio udalari, lurren kalifikazioa egitean baimendutako etxe kopurua gainditzeagatik -luxuzko bost dorre aurreikusi zituzten-. Baina hitzarmenean, Traña-Matienaraino doan trenbideko lurrak eman eta obrak egiteagatik kasik 4 milioi euro jaso gura ditu ETSk. EH Bilduren ustez, "lapurreta bat da lurrengatik kobratu nahi izatea", eta moduren baten parra egiteko asmoa ikusi du. Gainera, "urrearen prezioan espekulatzea" egotzi dio.
Bestalde, ohartarazi du PSE-EEren agintaldian ere heldu zela "antzerako hitzarmen" bat, baina gobernu taldeak aurka egin zuela. Orain, "ez du jarrerarik hartu".
Lursailaren urbanizazioan 7 milioi euroko inbertsioa egingo duela aurreratu du Jaurlaritzak, baina udalagaz akordiora heldu eta gero.