Kultur sortzaile ugari igo dira presoen eskubideen aldeko trenera

Anboto 2016ko ira. 17a, 18:48

Sare mugimenduak deituta, jende asko batu da mobilizazio kulturalera gaur eguerdian Durangon.

Karrika taldearen antzezlana, Ander Ertzilla lako hainbat musikariren piezak, Leire Bilbao edota Paddy Rekalderen errezitaldiak, Iturriaga eta Elortzak abestutako Amurizaren bertsoak, dantzariak... Sortzaile ugari batu dira presoen eta iheslarien eskubideen aldeko trenera. Hain zuzen ere, ibilbide bat egin dute alde zaharrean, eta Andra Marin izan dira kultur ikuskizunak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!