Gaur Katalunian ospatu duten Diada izan dute gogoan ekitaldian, eta Maddalen Iriarte Gipuzkoako zerrendaburuak azpimarratu du, Euskal Herrian ere posible dela "gehiengo sozial oso zabal batek bultzatutako eta gehiengo politikoak egindako akordioetan oinarritutako prozesu bat abian jartzea".
Jasone Agirre Bizkaiko zerrendaburuak, herritarron egunerokotasunean eragiten duten erabakiak Madrilen eta Bruselan barik, Euskal Herrian hartzea defendatu du bere berbaldian: "Hemen erabaki nahi dugu" adierazi du.