Gazteentzako autodefentsa ikastaroa nobedade, espazio berria duen Andragunean

Anboto 2016ko ira. 8a, 11:15

Durangoko Andragunea martxan dago, lekuz aldatuta, Pinondotik Lariz Torrera. Horrela, espazio propioa edukiko du, mugimendu feministak aspalditik egindako eskaria beteta. Gaur, Lariz Torren bertan aurkeztu dituzte aurtengo Andraguneko ikastaroak.

Ikasturte honetarako nobedadeetako bat, neska gazteei begira emango duten autodefentsa ikastaroa da. Orain arte, emakume guztiek batera zuten ikastaro hori aukeran, baina gazteekin berezia egiteko beharra ikusi dute antolatzaileek.

21 ikastarotan eman ahal da izena; 10 izango dira euskaraz, eta 11 gazteleraz. Guztira, 430 bat plaza eskainiko dituzte, eta irailaren 23an amaituko da inskripzio epea. "Heziketa eta kontzientziazioa, parekidetasunera heltzeko giltzak dira", Pilar Ríos alkateorde eta berdintasun zinegotziaren ustetan.

Bestalde, Lariz Torren zegoen Turismo Bulegoa Kurutzesantu museora eraman dute. Modu horretan, museoa egunero zabalik egotea ere ahalbidetuko dute, orain arte asteburuetan soilik zabaltzen baitzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!