Sanfaustoetako kartel lehiaketan, 7 finalista

Anboto 2016ko ira. 6a, 13:45

Finalisten artean botoa emateko deialdia egin du udalak, barikura bitartean. Irabazleak 1.000 euro jasoko ditu.

Udalak ohar bidez azaldu duenez, 21 kartel aurkeztu dituzte lehiara, eta horien artetik zazpi hautatu ditu epaimahaiak, finalista izateko. Orain, herritarrek erabakiko dute zein den euren gustukoena. Barikura arte eman ahalko da botoa, udalaren webgunean (fisikoki udal liburutegian egongo dira ikusgai). Irabazlea hilaren 14an iragarriko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!