Estricalla, Morgan, Sermonds edota Nevadah, Durangoko txosnen egitarauan

Anboto 2016ko ira. 4a, 16:01
Nevadah taldekoak

Urriaren 11n hasiko dira San Fausto jaiak, eta dagoeneko txosna batzordeak prest dauka musika eskaintza.

Urriaren 11tik 23ra bitartean ospatuko dira Durangoko jaiak. Ohi bezala, kultur egitarau anitza egongo da txosnetan, eta musikari dagokiona iragarri dute ja. Sermonds, Nevadah edota Luhartz lako etxeko taldeak etorriko dira, baina baita kanpotik ere. Adibidez, Estricalla talde gipuzkoarra eta Ekain Elorza berriztarrak Madrilen sortutako Morgan ere igoko dira Pinondoko tabladura.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!