30 bat umeri harrera egin diete udaletxean, eta opari bana ere eman diete zinegotziek. Rio de Oro elkartearen bidez 9 ume etorri dira aurten, Hamadako Izarrekin 15, Herriagaz 5, eta bestalde, udako harrerekin lotuta, beste ume bi ere etorri dira Bielorrusiatik.
Aitziber Irigoras alkateak esan du "oso pozik" daudela uma saharauiak bertan egoteaz, eta boluntarioen zein familien lana eskertu du. Umeei ere zuzendu zaie: "Guretzat oso garrantzitsua da zuek hemen gustura egotea".