Ezkurdiko iturria berriztuko dute

Anboto 2016ko uzt. 6a, 12:45

1862an eraiki zen Ezkurdiko iturria, herriari ura zerbitzatzeko. Ordutik, iturri enblematikoa izan dela esan du udalak.

Baina, uraren gastua murrizteko asmoz, duela urte batzuk zerbitzua eten zuten. Orain, berriro ura emateko moduan ipini dute 25.000 eurogaz, eta gero, artistikoki konponduko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!