Zein hizkuntza darabilzu erosketetan?

Anboto 2016ko uzt. 5a, 11:00

ITG taldeak inkesta batean parte hartzeko deia egin die herritarrei, erosketak egitean euskara zenbat erabiltzen den jakiteko.

ITG taldeak Salerosketak be euskeraz kanpaina garatzen du. Durangoko komertzioetan euskaraz berba egiten dutenei Ipad baten zozketan parte hartzeko aukera ematen die hilero, modu horretan euskararen erabilera indartu asmoz. 2013an, merkatarien artean ikerketa soziolinguistikoa egin zuen, eta orain, bezeroen eremura pasako da. Facebooken sortu da inkesta, eta betetzen dutenen artean Ipad bat zozketatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!