Argazkirako, Andra Marin batzeko deia egin diete herritar guztiei, eta handik kalejiran joango dira Santa Anaraino. Horixe izango da argazkirako eszena. Bestalde, hilaren 14an elkarretaratzea burutuko dute, 20:00etan Andra Marin, Greziara abiatuko den karabanaren irteeragaz bat eginez.
Plataformaren helburua, gaiaren inguruan sentsibilizazioa sortzea eta Durango errefuxiatuak hartzeko prestatzea dira. Izan ere, udala, erabilgarri dituen etxeak Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari lagatzeko prest dago, errefuxiatuei babes emateko.
Ongi Etorri Errefuxiatuak-Durango deituko da plataforma, eta Ongi Etorri Errefuxiatuak euskal plataforman txertatuko da.