Durango Fashion Gauerako modeloak behar ditu Dendak Bai elkarteak

Anboto 2016ko eka. 21a, 09:20
Dendak Baik antolatutako Aukera Azokako irudi bat.

Irailean, Durango Fashion Gaua egingo da lehenengoz, Dendak Bairen eskutik. Herriko komertzioen udazken eta neguko arropak bistaratzeko aukera bat izango da, eta pasarelarako modeloak behar dituzte. Ekainaren 30erako castinga deitu dute.

Dendak Bai merkatari elkartetik azaldu dutenez, adin guztietako gizon eta emakumeek parte hartu dezakete castingean, baita umeek ere. Hilaren 30ean, arratsaldeko 17:00etan da hitzordua, Saibigain kaleko 10. zenbakiko bulegoan (Maristen ondoan).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!