Rocio: Andaluziako jai eta erromeria, Durangon

Anboto 2016ko eka. 16a, 14:55

Maiatzean, Andaluziako Feria ospatu zuten Landako Gunean.

Durangoko andaluziarren elkarteak antolatuta, Rocio jaia ospatuko dute zapatuan eta domekan.

Andaluzian hain tradiziozkoa den ospakizuna Durangora dakarte asteburuan. Ez da musika eta dantzarik faltako, eta Durangoko kaleetatik erromeria ere egingo dute. Domekan izango da ibilaldi hori, 10:30ean Jesuitetan egongo den mezaren ostean.

Ekitaldiak zentro kulturalaren parean garatuko dituzte, eta batez ere domekarako iragarri dituzte. Dantza erakustaldiak, musika, eguerdiko luntxa... Hala ere, zapatu gauez hasko dira ekitaldiak; 22:00etan erromeriagaz piztuko da jai giroa, eta 24:00etan, Amabirjina aterako dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!