Orlandoko eraso homofoboa salatzeko kontzentrazioa egingo dute Durangon

Anboto 2016ko eka. 13a, 17:08

Bihar eguerdirako deitu dute mobilizazioa, 12:00etan, udaletxe parean. 5 minutukoa izango da, eta isilpean garatuko da.

Durangoko Udalak herritar guztiei egin die bertaratzeko gonbitea. Homofobiaren aurkako mezua zabalduko dute, udalak eta Durangaldeko EHGAMek deituta. 

Orlandon (AEB), homosexualak bildu ohi diren lokal baten egin zuen atentatua zapatu gauez gazte batek, eta 50 bat lagun hil ziren horren erruz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!