Kontserbatorioko ikasketak amaitu dituzten musikarien emanaldia

Anboto 2016ko eka. 13a, 12:00

Durangoko Kontserbatorioko Erdi Mailako ikasketa profesionalak amaitu dituzten ikasleek emanaldia eskainiko dute, ekainaren 16an, 18:30ean, Bartolome Ertzilla musika eskolako aretoan.

Bost ikasle dira, ikasturte honetan, Durangoko Kontserbatorioan euren ikasketak amaitu dituztenak: Irati Garcia eta Olaia Bilbao biolinistak, Aitor Areta tronpetista, Elene Etxebarria biolontxelista, eta Paule Peña pianista.

Egueneko kontzertu hori ezezik, beste hainbat ere izango dituzte, aste honetan zehar, Bartolome Ertzilla musika eskolako aretoan:

· Gaur, 18:00etan eta 19:15ean: Bigarren maila amaierako kontzertua.

· Ekainaren 14an, 18:00etan eta 19:15ean: Ikasturte amaierako kontzertua.

· Ekainaren 15ean, 19:00etan: Seigarren maila amaierako kontzertua.

· Ekainaren 17an, 17:30ean: Musikaren Europako eguna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!