Zapaburu konpartsak Kale Zineagaz emango dio ondoetorria udari

Anboto 2016ko eka. 13a, 10:07

Eguaztenean hasiko da egitaraua, Princesas pelikulagaz, 22:00etan. Udan, eguaztenero eskainiko dute filmeren bat, Santa Ana plazan.

Fernando León de Aranoa zuzendariaren Princesas filma hautatu dute gazteek estreinaldirako, prostituzioa gaitzat duen lana, hain zuzen ere. 22:00etan ekingo diote proiekzioari, baina 21:15ean geratzeko deialdia ere egin dute, "afari kolektiboa" egiteko; hori bai, bakoitzak bere etxetik eraman beharko du jatekoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!