Alberdi eta Bereziartuak irabazi dute Xistera Zirkuituko lehenengo finala

Anboto 2016ko eka. 13a, 09:49

Antxon Alberdi eta Txomin Bereziartua Durangoko finaleko sari banaketan txapelagaz.

Bereziartuak Suso ordezkatu zuen Durangoko finalean.

Gizonetan eta nagusietan Xistera Zirkuituko lehenengo txapelaren jabe dira Antxon Alberdi eta Txomin Bereziartua. Durangoko Ezkurdi Jai-Alai pilotalekura batutako zaleek final lehiatuagaz gozatu zuten: Alberdik eta Bereziartuak 30-25 menderatu zituzten Kosme eta Del Rio. Esaterako, partiduko parekotasunaren adierazgarri, 16-15 eta 24-22 joan ziren.

Gizonetan eta gazte mailan Mancisidorrek eta Bereziartuak 25-11 irabazi zieten Vidal eta Arrizabalagari. Irabazleek partidua hasieratik hautsi (6-1, 13-3) eta nahiko erraz irabazi zuten.

Emakumeen nagusi mailan, Nahia Calvok eta Izaro Arbek jantzi zuten txapela: 15-8, Eneritz Lizardi eta Jane Arreitunandiaren kontra. Arberen esperientzia izan zen gakoetako bat. Hamar urtetik gora daramatza zestan jokatzen eta bere eskuina zein errebesa arerio gazteenak baino zehatz eta sendoagoak zirela erakutsi zuen.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!