Euskalgintzaren hartuemanak aztergai

Anboto 2016ko eka. 13a, 09:30

Guka! euskaltzaleen bilguneak antolatuta, euskalgintzaren eta erakunde publikoen arteko hartuemanez hausnartuko dute eguaztenean, hilaren 15ean. Plateruena kulturgune herritarrean burutuko da eztabaida saioa, eta 19:00etarako iragarri dute hasiera.

Hiru hizlarik parte hartuko dute: Manex Agirrek, Arrate Gisasolak eta Mikel Irizarrek. Gorbeialdeko Kuadrillako euskara teknikaria da Agirre, Soraluzeko euskara elkarteko koordinatzaile ohia Gisasola, eta Gizpuzkoako hizkuntza berdintasuneko zuzendaria Irizar. Dinamizazioa Jasone Agirre kazetariaren esku egongo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!