Mas Curvas motorzaleen elkarteak urteurren jaia ospatuko du zapatuan

Anboto 2016ko eka. 10a, 10:38

ThreeChorders taldearen kontzertua da jai eguneko osagaietako bat.

10:00etan batuko dira Mas Curvas elkartearen lokalean. Gosaldu ostean motorrak hartu eta Elorrioko bisita gidatua osatuko dute.13:00etan Giroa eta Txokoa tabernetan luntxa izango dute. Ondoren, bazkaritara batuko dira. Arratsaldeko 16:30ean ordu biko ibilbideari ekingo diote. Handik bueltan, jokoak, oparien zozketa eta musika izango dira. Urteurren jaia 21:00etan hasiko den ThreeChorders taldearen musikagaz agurtuko dute.

Izen-ematea 13 euro da: ammascurvas@hotmail.com.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!