EH Bilduk Durangon ekingo dio Espainiako gorteetako hauteskunde kanpainari, ekitaldi nazional bategaz, Aukerak zabaltzera goaz lemapean. Oskar Matute hautagai bizkaitarrak, Marian Beitialarrangotia gipuzkoarrak eta Aitor Lopez Amankomunazgoko presidenteak berba egingo dute. Euren hitzartzeez gainera, hurreratzen diren herritarrek galderak egin ahalko dizkiete. Azaldu dutenez, galderak ekitaldiaren aurretik ere proposatu ahalko dira, durango@ehbildu.eus helbidera bidalita.
Durangaldean, ekainaren 16an izango da hurrengo ekitaldia. Arriolan, Julen Arzuaga eta Dani Maeztu legebiltzarkideek egingo dute berba, 19:00etatik aurrera.