Gazteen bizimoduari lotutako alternatibak sortu eta eztabaidatzeko nahia agertu dute. Aisialdia, musika, kirola, etxebizitza... Arlo ugari jorratuko dituzte eztabaidan. 11:00etan hasiko dira eztabaidak Ibaizabal ikastolan eta Sorginola gaztetxean, eta 15:00etan bazkaria egongo da. Arratsaldez tailerrak garatuko dituzte, eta kontzertu bategaz amaituko dute topaketa, 20:00etan.