Tabirako igerilekuak zabalduko dituzte gaur, baina tabernarik barik

Anboto 2016ko eka. 8a, 10:18

Gaur hasiko da udako denboraldia Tabirako igerilekuetan. Udalak barkamena eskatu die erabiltzaileei, momentuz taberna ez delako martxan egongo.

Udalak bidalitako oharraren arabera, taberna gestionatzen egon den pertsonak 2017ra arteko adjudikazioa zeukan, baina joan zen astean uko egin zion. "Erantzukizuna ez dela inondik inora Durango Kirolak-ena, baizik eta kontratuari uko egin dion esleipendun pertsonarena".

Ondorioz, udalak berriro zabaldu behar izan du taberna kudeatzeko lehiaketa, eta hori amaitzean zabalduko dute taberna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!